Dantz Point: kultur marka eta proiektuen laborategia
Sur Panodyssey, tu peux lire 10 publications par mois sans être connecté. Profite encore de 9 articles à découvrir ce mois-ci.
Pour ne pas être limité, connecte-toi ou créé un compte en cliquant ci-dessous, c’est gratuit !
Se connecter
Dantz Point: kultur marka eta proiektuen laborategia
Musika elektronikoa eta abangoardiakoa ardatz dituen kultur marka eta proiektuen laborategia da Dantz.
Irailean, hiru geltoki izango ditu Dantz Point Bizkaia by BBKk. Lehenengoa, hilaren 7an, larunbatarekin, GERNIKA-LUMOko Pasileku plazan izango da. 1882an eraiki zen, Gernika hiribildua eta Lumoko elizatea nahitaez batu ondoren. XIX. mendeko topagune horretan, XXI. mendeko musikaz gozatu ahal izango da Willy Kasper, Banpi eta Monika Elektrari esker. Irailaren 14an, larunbata, DURANGOren txanda izango da. Santa Ana plazan, bere izena hartzen duen arkuak (1566koa da eta zutik dirauen harresi zaharraren sei sarreretatik bakarra da) ongietorria egingo dio publikoari, eta Hiike, Aitana Rodríguez eta Areden saioez gozatu ahal izango du.