Congratulazioni! Il tuo sostegno è stato inviato con successo all'autore
 Dantz Point: kultur marka eta proiektuen laborategia 

 Dantz Point: kultur marka eta proiektuen laborategia 

Pubblicato 28 giu 2024 Aggiornato 28 giu 2024 Musica
time 1 min
0
Adoro
0
Solidarietà
0
Wow
thumb commento
lecture lettura
0
reazione

Su Panodyssey puoi leggere fino a 30 pubblicazioni al mese senza effettuare il login. Divertiti 27 articles da scoprire questo mese.

Per avere accesso illimitato ai contenuti, accedi o crea un account cliccando qui sotto: è gratis! Accedi

 Dantz Point: kultur marka eta proiektuen laborategia 

Musika elektronikoa eta abangoardiakoa ardatz dituen kultur marka eta proiektuen laborategia da Dantz. 

Dantz, Dantz Point-en sustatzailea, "kultur marka eta proiektuen laborategia" da. 2017an sortu zen Gipuzkoan, eta dagoeneko erreferente bihurtu da musika elektronikoan, Estatuan zein kanpoan. Bertan, nazioarteko jaialdiak eta musika elektronikoaren eta abangoardiako musikaren inguruko ekitaldi sorta bat garatu dira 5 herrialdetan. Bere ekimenen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Dantz Academy (aurrez aurreko eta online prestakuntzako zentroa, dagoeneko 800 pertsona baino gehiago igaro dituena) eta Dantz Festival donostiarra (uztailean zortzigarren edizioa ospatuko du Tabakalera, Donostia Arena edo Miramongo Anfiteatroa bezalako egoitzetan).
 
Orain arte, 80 "dantz point" baino gehiago egin dira Lisboan, Amsterdamen, Atenasen, Bordelen, Hondarribian, Donostian, Iruñean edo Cartagenan, beti ere "musika elektronikoari esker, komunitatearentzako esperientzia paregabeak eta aberasgarriak eskaintzeko interes bereziko lekuetan", Jokin Telleria Dantz plataformako zuzendariaren hitzetan.
 
Dantz Point Bizkaia by BBK 2024 abuztuaren 23an, ostirala, hasiko da ONDARROAn, hain zuzen ere bere Musika Plazan. Gune honek alde zaharraren ikuspegi panoramikoa eskainiko du, baita itsasadarretik itsasora ateratzen den tokiarena ere, eta Koldo Loira eta Celeraka artista lokalentzat agertoki izango da, inguruko beste DJ batekin, Garairekin, set-a partekatuko baitute. Astebete geroago, abuztuaren 30ean, ostirala, zikloa ELORRIOra iritsiko da, Ganondo parkean bertan, herriko birika berdea eta alde zaharra atzean dituela. Inguru honetan BRGS, Elena Barker eta Gisa artistez gozatzeko aukera izango da.

Irailean, hiru geltoki izango ditu Dantz Point Bizkaia by BBKk. Lehenengoa, hilaren 7an, larunbatarekin, GERNIKA-LUMOko Pasileku plazan izango da. 1882an eraiki zen, Gernika hiribildua eta Lumoko elizatea nahitaez batu ondoren. XIX. mendeko topagune horretan, XXI. mendeko musikaz gozatu ahal izango da Willy Kasper, Banpi eta Monika Elektrari esker. Irailaren 14an, larunbata, DURANGOren txanda izango da. Santa Ana plazan, bere izena hartzen duen arkuak (1566koa da eta zutik dirauen harresi zaharraren sei sarreretatik bakarra da) ongietorria egingo dio publikoari, eta Hiike, Aitana Rodríguez eta Areden saioez gozatu ahal izango du.
 
 
lecture 104 letture
thumb commento
0
reazione

Commento (0)

Ti piacciono gli articoli su Panodyssey?
Sostieni gli autori indipendenti!

Proseguire l'esplorazione dell'universo Musica
Requiem
Requiem

Un mot d'un dictionnaire, ma définition, vôtre sourire, ma joie.Parmi les textes chantés...

Bernard Ducosson
1 min
Chorégies
Chorégies

Un mot d'un dictionnaire, ma définition, votre sourire, ma joie. En deux mots "des formation...

Bernard Ducosson
1 min
Au secours
Au secours

Au secours je souffreJe suis au bord du gouffreJe sais très bien que j'ai le choixJ'ai bien voulu &...

Rovin-K
1 min
J'suis pas d'ici
J'suis pas d'ici

Qu’est-ce que j’fais là Qu’est-ce que j’bricole Qu’est-ce que j’y p...

Raphaëlle Vaillant
3 min

donate Puoi sostenere i tuoi scrittori preferiti

promo

Download the Panodyssey mobile app