MAKUSI, euskarazko lehen ekosistema digitala,haur eta gaztetxoentzako
On Panodyssey, you can read up to 10 publications per month without being logged in. Enjoy9 articles to discover this month.
To gain unlimited access, log in or create an account by clicking below. It's free!
Log in
MAKUSI, euskarazko lehen ekosistema digitala,haur eta gaztetxoentzako
MAKUSI, haur eta gaztetxoentzako euskarazko unibertso digital berria, EITBk sortutako komunitate berria da. Entretenimendua izango dute nagusi, euskaraz; eta modu seguruan biziko dituzte on-line esperientziak etxeko txikienek. MAKUSIK gure hizkuntzan eta kulturan murgiltzeko aukera eskainiko die haur eta gazteei, edukien eskaintzarik onenarekin eta teknologiarik puntakoena erabilita, gailu eta ingurune guztietatik sartu ahal izateko.
MAKUSI unibertsoak bi zutabe nagusi ditu: plataforma digitala eta kluba. Biak eskura, www.makusi.eus webgunean.
Plataforma honen barruan, "Power Up", euskaraz sortutako fikzioa, aurkitu daiteke. Telesail hau bideo-jokoaren munduan oinarrituta dago eta nerabeen eguneroko gaiak eta arazoak jorratzen ditu.
Informazio guztia hemen: https://www.eitb.eus/eu/eitb-taldea/osoa/9477533/makusi-haur-eta-gaztetxoentzako-euskarazko-lehen-ekosistema-digitala-eitbren-eskutik/