Congratulations! Your support has been successfully sent to the author
avatar
MAKUSI, euskarazko lehen ekosistema digitala,haur eta gaztetxoentzako
Non-fiction
Culture
calendar Published Jul 9, 2024
calendar Updated Jul 9, 2024
time 1 min

MAKUSI, euskarazko lehen ekosistema digitala,haur eta gaztetxoentzako

MAKUSI, haur eta gaztetxoentzako euskarazko unibertso digital berria, EITBk sortutako komunitate berria da. Entretenimendua izango dute nagusi, euskaraz; eta modu seguruan biziko dituzte on-line esperientziak etxeko txikienek. MAKUSIK gure hizkuntzan eta kulturan murgiltzeko aukera eskainiko die haur eta gazteei, edukien eskaintzarik onenarekin eta teknologiarik puntakoena erabilita, gailu eta ingurune guztietatik sartu ahal izateko. 

MAKUSI unibertsoak bi zutabe nagusi ditu: plataforma digitala eta kluba. Biak eskura, www.makusi.eus webgunean.

Plataforma honen barruan, "Power Up", euskaraz sortutako fikzioa, aurkitu daiteke. Telesail hau bideo-jokoaren munduan oinarrituta dago eta  nerabeen eguneroko gaiak eta arazoak jorratzen ditu.

Informazio guztia hemen: https://www.eitb.eus/eu/eitb-taldea/osoa/9477533/makusi-haur-eta-gaztetxoentzako-euskarazko-lehen-ekosistema-digitala-eitbren-eskutik/

 

Comments (0)

You must be logged in to comment Sign in
Prolong your journey in this universe Culture

donate You can support your favorite writers

promo

Download the Panodyssey mobile app