Panodyssey sareak GAIA elkartearekin bat egingo du euskal kultura sustatzeko
Auf Panodyssey kannst du bis zu 10 Veröffentlichungen im Monat lesen ohne dich anmelden zu müssen. Viel Spaß mit 9 articles beim Entdecken.
Um unbegrenzten Zugang zu bekommen, logge dich ein oder erstelle kostenlos ein Konto über den Link unten.
Einloggen
Panodyssey sareak GAIA elkartearekin bat egingo du euskal kultura sustatzeko
Paris, 2024ko maiatzaren 22a. Kulturaren eta sormenaren arloan aritzen den Panodyssey konfiantzazko sare sozialak gaur iragarri duenez, kolaborazio estrategiko bat egingo du GAIA Euskadiko Jakintza Industrien eta Teknologia Aplikatuen Elkartearekin indarrak batu eta Euskadiko lehenengo sare sozial etikoa sortzeko. Euskadiko kultura- eta hizkuntza-arloko aberastasuna nabarmentzeko asmoz, kultura eta sormena azpimarratu nahi ditu elkarte horrek publiko gaztearen artean.
Euskal kultura-ondarearen sustapena
Etika digitala sustatzeko duen konpromisoari jarraikiz, GAIArekin elkartuko da Panodyssey Euskadiren kultura- eta hizkuntza-arloko aberastasuna nabarmentzeko.
Kulturaren, hezkuntzaren, berrikuntzaren eta sormenaren esparruetan gai ugari eskaintzearekin batera, era guztietako sortzaileak eta haien komunitateak erakarriko ditu sare horrek. Euskal kulturaren benetako errepresentazio bat bermatzeaz gain, edozein pertsonari bere ideiak eta pentsamenduak espresatzea eta bere pasioak partekatzea ere ahalbidetuko dio planteamendu horrek, eskualdeko sare soziala eta kulturala indartuz.
Akordio horren argitan, 312 euskal enpresa baino gehiago biltzen dituen GAIA elkarteko nazioarteko zuzendari Jokin Garateak eduki faltsuak eta zibererasoa desagerraraztearen garrantzia azpimarratu du, aldi berean publiko gaztearentzako kalitatezko alternatibak eskainiz.
«Faltsifikazioaren arazoek eta konfiantzak lehen lerroan egon behar dute jarduteko garaian. Informazio faltsuaren eta zibererasoaren aurka borrokatu behar dugu. Kalitatezko alternatibak eskaini behar dizkiogu publiko gazteari. Panodysseyk badaki nola garatu soluzio etiko eta eraginkorrak Europarekin eta bazkide ugarirekin ezarritako lankidetzaren bidez», adierazi duenez.
«Euskadi lurralde bereziki egokia da Panodysseyrekin kolaborazio bat garatzeko. Lurraldearen kultura-nortasun sendoak eta artearen, literaturaren eta berrikuntzaren balioekiko duen konpromisoak leku estrategiko bihurtzen dute sormen-elkarteak garatzeko. Panodysseyren eta GAIAren elkartze hau lehen pausoa da eskualdeko kultura-ondare aberatsa sustatzeko», Alexandre Leforestier Panodysseyko presidentearen hitzetan.
Euskal sare sozial berriaren inaugurazio ofiziala 2024ko irailerako dago aurreikusita, euskal komunitatearen interes eta premiei erantzuteko askotariko gai sortarekin.
Panodyssey: aitzindaria eduki faltsuen eta zibererasoaren aurkako borrokan
Panodysseyk emaitza nabarmenak lortu ditu jada eduki faltsuen eta zibererasoaren aurkako borrokan. Bere prozesu zorrotzei eta zenbait funtsezko eragilerekin –hala nola EFE Agentziarekin, eta Arte TV eta France Télévision kateekin, besteak beste– egindako elkartzeei esker, ingurune digital seguru eta etiko bat sortzearekin duen konpromisoa erakutsi du Panodysseyk.
Euskal sare sozial berriaren inaugurazio ofiziala 2024ko irailerako dago aurreikusita, euskal komunitatearen interes eta premiei erantzuteko askotariko gai sortarekin.
CREA Trust AI eta TEMS Europako partzuergoen lankidetzarekin, eta Creative Europe Innovation LAB eta EUROPA DIGITALA programen laguntzarekin, Panodysseyk eta GAIAk publiko gaztearentzat bereziki egokitutako idatzizko eta ikus-entzunezko edukien formatu berriak ere garatuko dituzte, talde demografiko garrantzitsu horrekin duten konpromisoa indartuz.
EIKEN Euskadiko ikus-entzunezko elkartearekin ezarriko den lankidetza estuak indartuko du sare sozial berri horren ikus-entzunezko planteamendu bereizgarria. Elkarrekin, euskal kultura eta hizkuntza mundu osoan zabaltzeko konfiantzazko tresna digital bihurtuko dute sare hori bazkideek.
Aldi berean, Europako CREA Trust AI partzuergo berriarekin bat egingo du GAIAk partzuergo horren jardueretan kide elkartu bezala parte hartzeko lankidetza global eta jasangarria nagusi diren giroan.
Panodysseyri buruz
Egile eta irakurle kartsuentzat diseinatutako sare sozial frantziarra da Panodyssey. Egileei beren sorkuntzak pertsona kopuru albait handienarekin modu seguru eta etikoan partekatzen laguntzen dien sormenezko idazkerara zuzendutako sare sozial bakarra da. Bere ziurtapen-sistemari esker, bere erabiltzaileen segurtasuna eta eskainitako idazkeraren kalitatea bermatzen ditu plataformak.
Aldi berean, rol garrantzitsua du Europako Batzordeak babesten dituen CREA Trust AI eta Trusted European Media Data Space (TEMS) Europako partzuergoetan Creative Europe Innovation Lab eta Europa Digital programen partaide gisa, programa horien helburua komunikabideen eta kulturaren sektoreetan konfiantzazko adimen artifiziala sustatzea delarik, baita sare sozialen sektorean europar soluzio berri eta anbizio handikoak sustatzea ere.
GAIAri buruz
Euskadiko Jakintza Industrien eta Teknologia Aplikatuen Elkartea da GAIA. Ingeniaritzako industrietan eta aholkularitzaren, elektronika eta informatikaren, ikus-entzunezkoen, linguistikaren eta telekomunikazioen arloetan garapena eta hazkundea bultzatzea du helburu, baita sektoreko teknologien asimilazioa eta erabilera eraginkorra sustatzea ere, informazioaren eta ezagutzaren gizartearen garapenean laguntzeko. Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, BDCC «Basque District of Culture and Creativity» proiektua gidatzen ari da GAIA.
KSI Kultura eta Sormen Industriak indartzeko sormen-ekonomiaren Europako barruti bat ezartzea da helburua, industria horietako enpresaren eta teknologiaren arloko gaitasunak hobetuz Europak klima-neutraltasunerantz eta lidergo digitalerantz egin behar duen trantsizioan laguntzeko.
Prince Of Panodyssey Alias Alexandre Leforestier vor 6 Monaten
Excellent news !